2012/09/21

10 urte zein abudo pasatzen diren!

Aupa famili!
Gaur hamar urte ezkondu ginela Leire eta biek. Nola pasatzen den denbora! Ederki pasatu ginun, e!
Iñakik ekarritako kupela, Aserejé... Bo, mundial!
Bodas de lata ospatzeko (serio, e, beitu googleen "Bodas de" patuta eta hamargarren urteurrena Bodas de lata omen da), Zalainen bazkari ederra egin dugu bi-biek, (bi ttikinak atatxi-amatxikin eta bi zaharnak attona-amonakin utzita). Zeinek esango zun lau "txurunbel" izanen genitula hamar urte beranduago! Argazkian falta direnetaz gogoratu, geroztik etorri direnetaz gozatu eta ageri direnak nola aldatu garen ikusi. Muxuk famili!

2012/09/17

Sarrandarrak nagusi Lesakako plazan

Ez gara gutxi eta poliki-poliki sarrandarrak nagusitzen ari gara Lesakan. Plazako kioskoan hartutako bideo ttiki hau horren erakusgarri: Jare katuka, Elorrin lehenbiziko urratsak, Lexuri saltoka, Orti Aiert besotan duela eta Oneka, inguruan aita, ama, izeba-osaba eta beste dituztela. Hau da hau eromena!!!! (eta edertasuna).