2013/09/18

Orti Porrotxekin buruz buru!

Hemen esklusiban, Orti, Bertso eskolako kideekin batera Porrotxekin lanean.
DVDa eskuragarri daonen abisatuko

2013/05/14

Orti txapeldun Eskolarteko bertsopaper lehiaketan

Ortik Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketan LHko 3-4 mailako bertsopaper lehiaketa irabazi digula!
Nolako egurra, halako ezpala: Andres Mitxelena > Manolo Arozena > Estitxu Arozena > Orti
Afiiii!!!!
Gaia: Denboraren makinan sartu eta 2.113garren urtera joan zara: Harrituta zaude ikusi duzunarekin.
Doinua: Batetikan korrozka...

Denboraren makinan
sartu ta aurrera
palanka mugitu dut
eta bai sobera
dinosauruk ikusi
banoa kalera
han velociraptorrak
bazkaltzen batera
beldurtuta nago ta
banoa etxera! (bis)



http://www.noticiasdenavarra.com/2013/05/16/vecinos/baztan-bidasoa/nafarroako-bertso-eskolak-donezteben-bildu-dira

2013/05/08

Sagardibaitako ttikinek ere 2 urte

IEEEEEEEEEE!!!! Bizi al zate? Edo denak Feixbukera pasatu al zate? Gure blokek ere behar ttula zuen argazki-bideo-komentario... nahi zuen guzia!!! Izeba Pilik ordenadoren ibiltzeko aitzakia behar dula!!! Besterik ezean, Elorri eta Aiert-en urtebetetzeko tarta goxo-goxoaren argazki pare bat...
Muxuk denari eta animo! ikusi ttuala hor barna Txinoko festetako argazki batzuk...

2013/04/08

Zein gutxi aski den pozik ibiltzeko!



Sagardotegiko argazkiak ikusita ohartzen gara zer gutti aski dugun ongi pasatzeko! Kupel baten inguruan egonez gero, konforme! Hori helduak! Pentsa haurrek! Horiei xaboi pixko bat emanez gero, kontent demonio! (batzutan)

2013/03/24

Sarrandarrak Anaitasunan

Nafarroako bertsolaritzak berdin segitzen du: txapela Lesakan eta sarrandarrak oholtzan. Aurten ez dugu Manolo edo Estitxu kantari ikusteko aukera izan, baina hortxe izan zen Orti, Bortzirietako bertso eskolaren izenean, azpitxapeldunaren saria Julio Sotori ematen. Egun osoko urduritasunen ondotik gozatu ederra hartu zuen... Eta Anaitasunan Estitxu lanean, Eneritz ere lanean Eila ttikiri titia ematen, Exteban eta Pili atton amonak, Manolo eta Dolores aiton-amonak, Naiara (lanean?), Andoni, Igor, Aitor... Besten bat ere ba al zen?
Ongi pasa Aste Sanua... Ez dut uste Sagardibaitako tropa Goizutara agertuko denik...

Muxuk deneri!!!!

2013/03/13

Inoiz ez da berandu



Iatso Aste Santun inautitako kontukin bueltatzea ez dakit egokia den, baina aspaldian inork ez duela deus patu gure "blok" honetan alde batetik, eta Ainhoak komentarioren batean nere argazkin bat patzea nahi zula kontuan hartuz, horra inautetako familia-argazki batzuk.

2013/02/22

GOIZUTAKO IÑAUTERIK!!!

Argazki hoiek erakusten duten bezala... Goizutan, iñauteritan ere, krixton nibela do, jaja!!!!

2013/02/14

Goizuetako inauterik

http://www.youtube.com/embed/F6TC-wVjp-4

Ikusi al zue Goizuetako inauteritako bideo hau, ttipi-ttapako web orrian: Rosa, Pili, Ines, Patxi, Exteban, Janire, Garazi... sarrandar pila ederra agertzen zate!!!. Fallo bakarra Exteban, hainbeste urtetan holoko bigote dotorea ibili ta gero, kaldererotan eta galiarraren disfrazakin bigote "de pega" xixtrin hori pintatu beharra ere!!!! Beitu Asterix Patxiri, ze bigote elegantekin dabilen!
Kontuak kontu, mundialak zarete! (Gotti, segi gotti!) Afiiiiii!!!!

2013/02/09

Santa Agedako santuk

Jakina da sarrandarrak santu-santuk ez garela, biño zeinen ongi pasatzen dugun amarjintan, sanfermiñetan, sanextebanetan, karmenetan... eta nola ez, Santa Ageda bezperan ere. Beitu bestela Goizutan, Beran eta Lesakan bildutako argazki hoitan Exteban, Patxi, Janire, Lexuri, Orti, Gexan, Ainhoa... ta orain iñautik! Afiiiii!!!!!!!




2013/02/03

EILA!!!!

FAMILY!!!!!!! beitu gure EILA pitxia ze goxo ta politta den... Sarrantar bat gehio, afiiiiiii!!!!!

2013/01/31

Ongi etorri Eila!

Aufiiiiiiiiiii!
Badugula beste sarrandar bat gehiago!!!!
Zorionak titulua estreinatzen duten Eneritz amari, Andoni attari, Exteban attonari (que bajon!), Pili amonari (que subidon!), Naiara izebari (que de que?)... eta batez ere, ongi etorri Eila ttikiri.

2013/01/05

URTEZARRA

Bueno family....hor patu ttut urtezartan porroxtan ateritako argazkik. Seuraski kusi ordu konturatuko zate errepikatuk daudela, eta ....eia san eztikit ze esplikazio eman, sentitzen dut, jaja!!!

Azaro ta abenduko asteazkenak ikastaro baten pasatu ttut ta ustez ikiarri ikasi nun.... igual erretiratu ingo naiz asunto hontatik e, jaja!!! oseake...oan aproxtu nere aportazio o txapuzataz, eztikit ta nola deittu.

MX DENARI!!!!!!!!!

NAI