2010/10/29

Dabid eta Iñaki Col D'Aranon


Bueno, bueno, bueno! Eta hau, zer?

Palarekin fenomeno, eta bizikletakin zer esanik ez!

Aranoko bidegurutzeko kurban derrapatzen (behetik gotti, eh!) juxtu-juxtu harrapatu zuen prentsako argazkilariak. Eta Iñaki berriz (el trepariscos de Añorga) honezkero salda hartzen Aranoko kontsejun, ez omen zen ezta prentsa ailegatu ere. Barkatu, argazkilari bat omen zen, biño ez omen zun erretratoa ateratzeko astirik ere izan, halako belozidaden pasatuta.

Eta hemen ez da Contador bezala, haragiko klenbuterolik, Olaizola eta Zelaiako txuleta sano-sanoa bakarrik! Eta EPO? Bai, to! sagardoz lEPO!


Segi horrela! Euskaltel gaztek fitxatzen ari da eta!

Afiiiiii!

1 comentario:

  1. Aupa Aitor,zu bai fenomenoa!!!!!!!!!
    Hau familia daukiu,parrandan onak biño kusia do batzuk behintzat, kirolarik e onak zatela.David,zer tziñan bakarrik o ze?hor ez ta iñor kusten.Iñaki,zu suron barna o Aoñoko karakolatan?je,je.Aupa zuek!!!Nahiko itten zute urten behin bizikleta hartuta aietzea hutsa.
    muxuk

    ResponderEliminar