2010/11/18

Patriarkak eta matriarka


Aupa family!

Bueno, bueno! hau animatzen ari dela! Eta ez naiz ari aste honetako notizingatik, ez. Dagoeneko hamar jarraitzaile badituela gure blogak (ongietorri Igor) eta beste batzuk ere komentarioak egiten hasiak dira (leittu Rosana, Jon el hombre de las nieves berrian). Rosa gurekin dela aprobetxatuz, Amarjintan gurasoei oparitu zien argazkia sartu dut.

Amona Dolorex hil zela sei urte pasatu direnean (bai abudo!) horiexek dira gure patriarkak eta matriarka. Hola ikusita ez al dute Callejeros eta gisako programetan atetzen diren ijito patriarka horien antza? Kiyo, ven aqui pacá y traime la fregoneta!!!! oihuka ez al ttuzute imajinatzen!

Bueno, serio! horiengatik eta beren ondon xanto-xanto agontu duten emazteei eta senarrari esker gaude hemen (sentimental xamar patzen ari naiz, hormonak izanen dira). Biba zuek!


Mikel Laboak Izarren Hautsa kantuan zioen bezala:

Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak

borroka hortan iraungo duten

zuhaitz-adaxka gazteak

bere aukeren jabe eraikiz

ta erortzean berriro jaikiz

ibiltzen joanen direnak

gertakizunen indar ta argiz

gure ametsa arrazoi garbiz

egiztatuko dutenak.


Eta laburrago Xalbadorrek:

Zuri zor dautzut naizena

izana eta izena.

6 comentarios:

  1. Nai,komentario sakona,gustatu zit!je,je.

    ResponderEliminar
  2. Probando, probando, pero sin comentario ando
    Bat, bi, bat, bi... Aupa koadrilla!

    ResponderEliminar
  3. Eun earra bota giñun ba,malko batzuk tarteko.Ta laister berriz !!!GORA GU !

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Gure probando, probando ai giñan!

    David eia batzuk eun earra bota ziñuten, bestek berriz barran bueltakok aguantatzen ja ja! Daoneko patu ttu orujo botillak frexkatzen biño lenbizi ferik ta eurrik pasatu bar ttu e? Zertza olaizolako txuleta ta sardoz EPO itteko gokin? Monokin? O turmaleta iotzeko asmotan oaingon? Kliente VIP e inbarko zittu!!
    Aitor ta famili aber Lesakako feritan ikusten gan ta beste batzuri berriz Goizutako ferik arte.
    Muxuk

    ResponderEliminar