2010/12/13

Manolo eta Aitor buruz buru Bortzirietako bertso txapelketan






















Azkeneko bi urteetan txapeldun izan ondotik aurtengoan ez zen Aro(t)zenatarrak talderik plazaratu Bortzirietako bertso txapelketan. Estitxuk, antolatzen nahiko lan zuela eta ez ateratzea erabaki zuen eta Aitor eta Manolo bakoitza bere aldetik, "gaztea" Ortzilko Santuk taldean (Josu Sanjurjo eta Iban Garrorekin batera) eta "zaharra" Klasikoak taldean, Juan Mari Lopez eta Etxabekin. Kriston anbientea izan da txapelketan, argazkietan ikusiko duzuenez. Finalean, espero zitekeen bezala, Klasikoak taldea sartu zen eta (sorpresa!), baita Ortzilko Santuk ere. Horretaz, aurtengoan aita-semeak aurrez aurre. Halaxe aritu ziren gainera Koplakako saioan (bideoa eskuratzean igual sartzen saiatuko naiz). Espero bezala, Aitorrek bere beterania nabarmen utzi zuen, plaza gizona dela erakutsiz eta Manolo, berriz, nerbioxo, baina bere mailan ederki ;-))) Azkenean txapela zaharrek eraman zuten.


Saio ederra izan zen, anbientazo de lujo eta heldu den urtean berriz animoekin txapela Sarrandarren batek janzteko. Afiii!


Hau buruz oroitzen naiz eta Aitorren finalerako hasierako agurra, Naufragoaren doinuan:


Ortzilko Santuk ta Klasikoak
hasi berriak ta betikoak

hauek hiruek xahar xamarrak

ta gu berriz mutikoak
(eta gainera guapoak)



Etxabe, Lopez, Manolo

ez zaitezte gelditu lo
ez gara hiru mozolo




ahaz ditzagun behingoagatik

hankaluze ta potoak

hemen izarrek agintzen dute

gurin berriz ekipoak (bis).





Afiiii!

(Portzierto, ongi etorri Juan Mariri jarraitzaileen zerrendara, bere argazki berri berria sartu duen bakarra, gainera),

3 comentarios:

  1. ETZUN BA ESTITXUK ESATEN,BERTSOLARITZAK BARRABILLEKIN ZERIKUSIK EZTULA ?HIK BATTUK BA GALANTAK,JENDAURREN HOLA ATETZEKO.BIEN ESKRIBIENTE BIEN!

    ResponderEliminar
  2. Aitor,posek ez tulako puntuatzen,bestela seuru txapelduna izain tziñala!
    Ta Manolori,ZORIONAK!!Oaindik denari eurra matteko gai dela erakutsi do ta.
    Aupa zuek!

    ResponderEliminar
  3. Afi!!!!! Lortu dut nere argazkia sartzera. Ai naiz ikasten pixkanaka ni re....muxuk denari!

    ResponderEliminar