2011/05/29

Aitor berriz ere garaile Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketan













Afiiii!
Joan den urtean bezala, Baztan-Bidasoaldeko XXIV. bertsopaper lehiaketa irabazi du Aitorrek, maila nagusian Miraria Lourdesen bertso-xortarekin. Bigarren postua Ioar Taintarentzat izan da. Ttikienen kategorian ere erdi-sarrandar batek irabazi du, Dolorexek zaintzen duen Ane Telletxeak hain zuzen.
Horra Aitorren bertsoak:






Miraria Lourdesen



Doinua: Bizkaiko aberatsak


1

Lehen pekatariak
Adan eta Eva

Jainkoak jarri zien

sagarraren prueba

mendez mende gabiltza

horren arabera

ibiliak baitira

gutxi gora behera

hiru atso lesakar

bi haien antzera.



2

Elizaren txangoa

bi urtero legez

mirarien hirira

helmugatzat Lourdes

denda batera sartu

zaizkigu tenorez

ahal zuten guztia

besazpian gordez

mantelak dakartzate

estanpiten ordez.


3

Katekesira joan

ttiki zirenean

elizara ere maiz

heldutasunean

doktrinaren jakintza

sartuz barrenean

hamar mandamentuak

bere ordenean

baina hutsegin dute

zazpigarrenean.


4

Abisua emanda

dendako semeak

autopista sarreran

Alto! gendarmeak

ez zirela gazteak

ez ziren umeak

espainol azentua

hiru emakumeak

ez zuen lan zailarik

polizi xumeak.



5

Lourdesko dendatikan

eman dute parte

"Mantel eta puntillak

gordean dakarte"

lapurrak ez direla

hemendik aparte

peskisatan hasi da

gure Bonaparte:

"hemen egonen gara

agertu bitarte!".



6
Gendarmeen oldarra

gaizki hartu dute

batek "Gabatxo!" dio

bertzeak "Frantxute!"

apeza saiatzen da:

"Mersi ta sivuplé,

hemen dena fede da,

dena da bertute"

hobe lehenbizikotik

aitortu balute.




7

Sargentoa hasi da

generoen bila

ezin askatuz dago

hango katramila

ikerketan ez baita

sobera abila

erruduna topatu

ezinik dabila:

"Eskuluzea orain

atera dadila!".



8

Lesakatik joandako

Hiruko Santuak

ezin ditu aitortu

bere pekatuak

apeza mehatxuka:

"Madarikatuak!

bukatuko duzue

gurutziltzatuak

ez badira agertzen

mantel bordatuak!".


9

Autobus barreneko

itxaronaldia

hirutako batentzat

da luzeegia

lotsa eta nekea

hain da nabaria

bi orduren ondotik

aitortuz egia

poltsa irekiz dio:

"Hau da miraria!".


10

Apezak bazituen

hainbertze komeri

ardi txuri artean

beltzak dira ageri

"Holakoak suertatu

behar zaizkit neri"

baina buelta emanda

erran du azeri:

"Hau ez dadila behintzat

hemendik ateri!".


11

Maribi, Kontxi, Lupe,

Tere, Juana Mari,

Axuncion, Pili, Txelo

edo Olegari

zein ziren ikasteko

belarriak adi

izenak xuxen jakin

nahi dituenari

galdetu Lesakako

erretoreari.


12

Lourdesetikan bueltan

badatoz honuntza

berriro izan dute

Jaunaren laguntza

baina, otoi, entzule

ez itzazu bultza

asmakizuna baita

bertso hauen funtsa

egiaren antza da

kointzidentzi hutsa.

2011/05/25

Aki no pasa nada!

Iei! Nire kursillok itten ai naiz (majisterio ikasten hasi naiz online ta tarten teknologia berrien asignatura, ta... ke se note!)
Oroitzen altzate ze eleante pasatu giñun eun hartan!! zoko hortatik muittu gabe orduk ta orduk! usteut Davidek buelta batzuk in zittula guri kartzen, miño edan ere in zun e... bizizte begi hoiri!Ta gure Patxi zeñekin ai da... Aki no pasa nada!!!

2011/05/20

Ixtemari Hollywooden



Ez pentsatu nere attak kermanen debutatu dula aktore lanetan. Argazki honek erakusten dun bezala "World Trade Centre" pelikulan bonberon papera in tzun.

2011/05/19

IXTEMARI


Artixta politta iña do gure Ixtemari.
Hurrengo Goenkaleko denboraldin fitxatu dutela entetu ga,je,je...
Aupa penomeno!!!!!!

2011/05/18

Sagardibaita, ven y cuentalo






















Ez Guggenheim, ez akuarium, ez Gaztelugatxe. Turismoa bultzatzeko ez dago bixkiak bezalakorik. Atzo, esate baterako Lesakako Ikastolako Lexuri eta Ortiren gelako neska-mutikoek eskurtsioa egin zuten oinez Sagardibaitara, Aiert eta Elorriri bixita egiteko. Guk gustora hartu genituen eta eurek ere aski gustora ibili ziren, eguraldia lagun.










Ba hori, Sagardibaita, ven y cuentalo! Bizkor ibili, oraindik sarrerarik ez dugu kobratzen, baina nork daki! ;-))))

2011/05/16

Sarrantar peregrinok bueltan!!!


Bueno, dakizuten bezala... Jon Lesakakoa azkeneko aste hoitan camino de santiago itten aittu da ta lengo ostielen aietu omen tzen Santiagora, AUPA JON!!!
Ta gure Ester mari (motzanekok saten tzuten bezala) berriz lengo aste guzia Camino Aragones itten aittu zen ta krixton kilometro pilla in ta ostielen aietu zen Iruñera!!!

HAU KASTA!!!

-ta bueno, beran argazkikan ez tunez....

2011/05/10

Elorri eta Aiert Sagardibaitan

Aupa famili!
Azkenen ailegatu dira Elorri eta Aiert Sagardibaitara, asteburua Donostian pasatu ondotik. Orain, gaupasa eta papeleo artean, tartetxo bat hartu eta bideo ttiki hau prestatu dugu, bi morroxko hauen presentazio gisara. Ama ere ederki dago (badakit ez zatela kezkatzen, baina ni ere bai). Muxuk denari eta ea abudo elkar ikusten dugun.

2011/05/08

SARRANDAR BATZUK HERRI URRATSEN








TXINO 2011

bere ttikitasun guzin hasitako fiesta haundik aipatu aurretik....
Ainhoan aportaziori erreferentzia iñez..... GORA SAGARDIBAITAKO FAMILIA!!!!!!!!!!!!! MILLA ZORION TA MUXU PILLA PILLA 4ari, ta bueno, Pakito ta Mari Jose ta nola ez, osaba Manolo ta izeba Dolorex aztu gabe!!!!