2011/02/15

Animo Asier eta Xumar!

Asteburuak kirol arloan ez digu berri onik utzi, Asier eta Xumar lesionatu baitzaizkigu, bat pilotan eta bestea futbiton. Animo biei!
Baina kirol albiste txar horiek ekonomian ere eragina dute, izan ere Olaizola sagardotegiko akzioak Nueva Yorkeko bolsan "en picado" erortzen hasi dira, nagusia eta txotxero mayor bajakin daudela ikusiz. Ibex 35 eta Dow Jones ere goitik behera datoz eta ikusi beharko berri honek zer eragina duen.
Seguru biek "a tope" bueltatuko direla. Eutsi goiari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario