2011/02/16

Xumar torero-bonbero







Aupa mattek!



Oroitzen al zate amona Dolorexek bere urtebetetzen baten (ustez) kantatu zizkigun bertso dotore haietaz. Familian pilotarik, bertsolarik, arraunlarik, eskribientek... eta ez dakit zenbat ofiziotako jendea zegoela aipatzen zuen (eta Juan Mari haserre, pentsu saltzailek esan ez zuelako ;-))). (Portzierto, abro parentesis, norbaitek ba al ditu bertso horiek eskura, gustora gordeko nituzke, edo blogen jarri, amonaren oroigarri).



Al grano! Orduan gazte xamarra izaki, Xumarren ofizioen berririk ez zigun eman. Lehenago aipatua dugu Olaizolako txotxero mayor izateaz gain, futbiton ere ederki aritzen dela. Horra bi ofizio. Baina aste honetan banatuko den ttipi-ttapan ere hortxe ageri da bonbero lanean, berriki egin duten "primeros auxilios" ikastaroa aitzaki (Ke peligro!). Horra hirugarren ofizioa. Eta artxiboan begira, hortxe topatu dut Lesakako bestatan (badakit Goizuetako fiestetan ere hala ibiltzen dela) torero lanean. Beraz, torero-bonbero, eta lehengoekin batera txotxero-futbolero-torero-bonbero. Aupa hi!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario