2010/12/25

Horra, horra gure Olentzero











Aupa famili!




Egun bereziak Eguberrietakoak eta Lesakan, bereziena, Olentzero lehiaketa. Ospakizun ederra eta ehunka haur, neska-mutiko eta gizon-emakume plazan kantari. Tartean, gure lexuri lehen aldiz eta Orti bigarren aldiz. Eta presoen aldeko olentzeroan ere Estitxu, Andoni eta Eneritz (lehen aldiz, noski)








Argazki batzuk eta azken hauen bideoa ikusteko modua duzue. Espero!








Urte Berri On!




2010/12/13

Manolo eta Aitor buruz buru Bortzirietako bertso txapelketan






















Azkeneko bi urteetan txapeldun izan ondotik aurtengoan ez zen Aro(t)zenatarrak talderik plazaratu Bortzirietako bertso txapelketan. Estitxuk, antolatzen nahiko lan zuela eta ez ateratzea erabaki zuen eta Aitor eta Manolo bakoitza bere aldetik, "gaztea" Ortzilko Santuk taldean (Josu Sanjurjo eta Iban Garrorekin batera) eta "zaharra" Klasikoak taldean, Juan Mari Lopez eta Etxabekin. Kriston anbientea izan da txapelketan, argazkietan ikusiko duzuenez. Finalean, espero zitekeen bezala, Klasikoak taldea sartu zen eta (sorpresa!), baita Ortzilko Santuk ere. Horretaz, aurtengoan aita-semeak aurrez aurre. Halaxe aritu ziren gainera Koplakako saioan (bideoa eskuratzean igual sartzen saiatuko naiz). Espero bezala, Aitorrek bere beterania nabarmen utzi zuen, plaza gizona dela erakutsiz eta Manolo, berriz, nerbioxo, baina bere mailan ederki ;-))) Azkenean txapela zaharrek eraman zuten.


Saio ederra izan zen, anbientazo de lujo eta heldu den urtean berriz animoekin txapela Sarrandarren batek janzteko. Afiii!


Hau buruz oroitzen naiz eta Aitorren finalerako hasierako agurra, Naufragoaren doinuan:


Ortzilko Santuk ta Klasikoak
hasi berriak ta betikoak

hauek hiruek xahar xamarrak

ta gu berriz mutikoak
(eta gainera guapoak)



Etxabe, Lopez, Manolo

ez zaitezte gelditu lo
ez gara hiru mozolo




ahaz ditzagun behingoagatik

hankaluze ta potoak

hemen izarrek agintzen dute

gurin berriz ekipoak (bis).





Afiiii!

(Portzierto, ongi etorri Juan Mariri jarraitzaileen zerrendara, bere argazki berri berria sartu duen bakarra, gainera),

2010/12/07

Sarrango ttikik ye-ye garaian

Eguberri garaia hurbil dugula eta bakar batzuei ailegatu izanen zaizue Dabid (Bodka Sponjak) bidalitako bideo xelebre hau. Ea ikustea lortzen duzuen, eta hortxe ageri dira Naroa, Aiala, Gexan, Orti eta Lexuri, disko garaiko bailable grazioso batzuk egiten.
Eguberri on!

http://sendables.jibjab.com/view/lRhCXEFmmufDtA08

2010/11/18

Patriarkak eta matriarka


Aupa family!

Bueno, bueno! hau animatzen ari dela! Eta ez naiz ari aste honetako notizingatik, ez. Dagoeneko hamar jarraitzaile badituela gure blogak (ongietorri Igor) eta beste batzuk ere komentarioak egiten hasiak dira (leittu Rosana, Jon el hombre de las nieves berrian). Rosa gurekin dela aprobetxatuz, Amarjintan gurasoei oparitu zien argazkia sartu dut.

Amona Dolorex hil zela sei urte pasatu direnean (bai abudo!) horiexek dira gure patriarkak eta matriarka. Hola ikusita ez al dute Callejeros eta gisako programetan atetzen diren ijito patriarka horien antza? Kiyo, ven aqui pacá y traime la fregoneta!!!! oihuka ez al ttuzute imajinatzen!

Bueno, serio! horiengatik eta beren ondon xanto-xanto agontu duten emazteei eta senarrari esker gaude hemen (sentimental xamar patzen ari naiz, hormonak izanen dira). Biba zuek!


Mikel Laboak Izarren Hautsa kantuan zioen bezala:

Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak

borroka hortan iraungo duten

zuhaitz-adaxka gazteak

bere aukeren jabe eraikiz

ta erortzean berriro jaikiz

ibiltzen joanen direnak

gertakizunen indar ta argiz

gure ametsa arrazoi garbiz

egiztatuko dutenak.


Eta laburrago Xalbadorrek:

Zuri zor dautzut naizena

izana eta izena.

2010/11/13

Zorionak eta zorionak Aimar!


Zorionak Aimar! 31 urterekin debuta berriz ere. Beraz, bi aldiz zorionak!
Eutsi gogor eta ea poliki-poliki hire mailara bueltatzen haizen!
Portzierto, enteratu gaituk zakurrak galdu eta bila ibili haizela Hondarribiko auzo guzian barna. Kontu eman!
Ah! Eta ongi etori Axier eta Goreri jarraitzaileen zerrendara. Aber zuek ere zerbeitte igotzen duzuen blogean aportatzeko.
Gaurko Garan Aimarri egin dioten elkarrizketa polita ere jartzen dizuet, erosi ez duzuenentzat.
Muxuk famili!

2010/11/10

Baberna jatea





























Aupa famili eta ongi etorri Jabi eta Leireri orrialde honetako jarraitzaileei zerrendara. Gero eta gehiago izanen gara. Portzierto, azkenean Adur eta Izar Internet bidez ezagutu behar izan dugu Sagardibaitakook. Hau lotsa! Ea noizbait en persona ezagutzen ditugun. Eta gauza bera Jare! Hau fundamentua!
Zer itxura duen Izarrek Xubanena, ez?







Baberna jateko argazkiak eskatu eta Ainhoak, fin demonio, bidali! Aupa Ainhoa eta segi komentariok idazten, bestela bakarrik ari naizela uste dut eta.







Horra hor argazkietan Adur eta Izar eta beste hainbeste!. Gexan ere majo demonio! Portzierto, ezetz asmatu argazki guzietan zutik ageri den bibotedun hori zein den?
Ez dut esango eh, biño pista bat: ES el que TE llevaba la BANdeja. Zaila eh! (pista txarra, baina ez nago sobra inspiratua gaur).

2010/11/08

Zaindu maite duzun hori (2)







Urriaren 31n egun mundiala! Baberna jatea Goizuetan eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Eguna Beran. Eta sarrandarrok, nola ez, bietan errepresentazioa behar genuen. Beran Mankomunitatearen logotipo biziduna egiteko 400 lagun eskatu zituzten eta kasik 800 bildu ginen, bortziritarren %10a. Ederra da gero! Berako futbol zelaian izan ginen Manolo, Dolores, Estitxu, Aitor (grua gainetik argazkik atetzen), Leire, Orti, Lexuri, Josetxo...



Horra argazki batzuk!






Eta trukean, Goizuetako baberna jatearen bakarren bat ea ikusten dudan. Blogean sartzea asmatzen ez baduzue, bidali korreoz eta igoko ditut.






Ongi izan!!!

2010/10/29

Dabid eta Iñaki Col D'Aranon


Bueno, bueno, bueno! Eta hau, zer?

Palarekin fenomeno, eta bizikletakin zer esanik ez!

Aranoko bidegurutzeko kurban derrapatzen (behetik gotti, eh!) juxtu-juxtu harrapatu zuen prentsako argazkilariak. Eta Iñaki berriz (el trepariscos de Añorga) honezkero salda hartzen Aranoko kontsejun, ez omen zen ezta prentsa ailegatu ere. Barkatu, argazkilari bat omen zen, biño ez omen zun erretratoa ateratzeko astirik ere izan, halako belozidaden pasatuta.

Eta hemen ez da Contador bezala, haragiko klenbuterolik, Olaizola eta Zelaiako txuleta sano-sanoa bakarrik! Eta EPO? Bai, to! sagardoz lEPO!


Segi horrela! Euskaltel gaztek fitxatzen ari da eta!

Afiiiiii!

Sarrango printzesa Hiru Erregeen Mahaian


Alafede! Ongi deportistak bihurtzen ari gara familian. Aimar eta Asierren balentriekin ez aski, Igor berriz ere Kontxako bandera kasik irabaztearekin ez nahiko, horra gure Eneritz Euskal Herriko kaxkorik altuenean, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren Mahaian alegia (edo Juan Carlos, Felipe edo Alfonso ziren). Igol dio! Andoni eta gainerako koadrila ere (izen-abizenak nahi ditugu) fin demonio!

Biba zuek!

Zaindu maite duzun hori







Urriaren 27an, asteazken arratsaldean Porrotx izan genuen Beran, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Eguna girotzeko ekitaldian. Altzateko frontoia lepo eta tartean gure Gexan, Aiala, Lexuri, Orti, Ainhoa, Leire, Olaia eta Aitor. Jaialdiaren izenburua xinplea bezain zoragarria: "Zaindu maite duzun hori"...



Zaindu familia!






(eta igandean gehienak Umore Onan eta batzuk Beran izanen bagara ere, ongi pasa denak!)

2010/10/11

Jon "el hombre de las nieves"


Bizi delaaaaa!!!!!!!! Jonen berri aspaldi ez duzuenentzat hementxe dokumentua: Goi mendietan galdua. Bere berri gehiago nahi duenarentzat, galdetu Edurne Pasaban edo Alberto Iñurrategiri. ;-))))
Portzierto, argazkia ongi ikusten ez baduzue kronikan sartzerakoan, klikatu "mas visual" jartzen duen horretan. Ezker aldean, antioju beltzen azpian gordetzen dena da gure Jon.
Ez horregatiik!
www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/23/vecinos/de-la-sierra-de-cotiella-este-domingo-a-lescun-pic

A ze parea, Unanue eta gure David


Batzuk korreo elektroniko bidez hartu izanen duzue, baina gure blogean ere aportatzeko kontu polita da: gure David (Alis Vodka Esponja) eta Mikel Unanue hauuundie! palaz egiten ari diren txapelketa bikainei buruzko kronika DVn.
Portzierto, aportazio gehiagoren esperoan nago eh!
Seguru badirela hor barna sartzeko gauzak: Lezoko ttikien argazkik, oporrak, kirolak, asteburuko ateraldiak... Benga, probatu!!!!


http://www.diariovasco.com/v/20101007/comarca/victorias-debut-campeonato-gipuzkoa-20101007.html

2010/09/12

Sagardibaitako pamiliya Nou Camp-en











Hantxe izan ginen Sagardibaitako familia Bartzelonako zelaian, beste 97.000 lagunekin batera Joan Gamperreko besta bizitzen: Barçaren presentazioa, joan den urteko ligako kopa jasotzea eta Barça eta Milanen arteko partida, Ronaldiñori omenaldia. Demasié.




Bi ttikik ikusita, arront culéak ematen dute, atta Realekoa eta ama Osasunakoa direla kontuan hartuta. Ah, eta partiduko argazkia ere gurea da, ez Marcakoa edo Mundo Deportivokoa. Aski hurbil ikusi genituen, nahiz eta Ortiri urruti iruditu (Lesakako zelaira ohitua baitago).

Chorizo Pamplonicaren anuntzioa Artikutzan







Chorizo Pamplonicaren anuntzioa Artikutzan? Sanferminetako txupinazoa? Zezenik gabeko entzierroa? Ez! Goizuetako abesbatzako kide batzuk (tartean gure Exteban eta Joxe Luis) kantari San Agustin egunean.

2010/08/23

Ongi etorri Izar eta Adur

Abuztuaren 23an, astelehen goizeko 01:00 aldera jaio dira Donostiko Ospitalean azkeneko (momentuz) sarrandarrak: Izar eta Adur Paskual Makazaga. Ongi etorri eta abudo errekuperatu hiruak. Animo Leire! (eta Jabi!). Zorionak biei eta Enkarni eta Kustodio aiton-amonei ere.

2010/07/29

Momentico Sanferminero Lesakan

Joxe Luis eta Exteban, familiko "ahotsak" jota ederrak kantatu zituzten Lesakako Sanferminetan, Harizpeko bazkarian.
Hau aportazioa! (perkusioa batez ere)

Arbasoak liburua PDF formatuan

Arbasoak
Arozena-Mitxelena-Olaizola liburua izan zen 2009ko Olentzerotako sarrandarron oparia.
Paperean ez ezik, PDF formatuan irakur daiteke orain.

Estitxu berriz ere Nafarroako bertsolari txapelketan



Hirugarren egin zuen Estitxu Arozenak 2010eko Nafarroako bertsolari txapelketaren finalean, Julio Soto eta Arkaitz Goikoetxearen atzetik.
Hiru urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere animoa hartu eta bikain aritu zen Lesakan jokatutako finalean.

Igor bikain San Juango entrenatzaile eta arraunlari bezala

Joan den urtean TKE ligara igotzea lortu ondotik, denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Pasai Donibaneko San Juan taldea, Igor Makazaga Arozena sarrandarraren gidaritzapean. Arraunean ere ari da Igor.

Horra Diario Vascon atera zen kronika.

Baztan-Bidasoaldeko XXIII. bertso-paper lehiaketan lehen saria Aitorrek


Baztan-Bidasoako XXIII. bertsopaper lehiaketa irabazi zuen Aitor Arotzenak


Iratiko Mendi-Mutilaren oroitzapenak

Doinua: Munduaren ilunabarra


Cuadro de texto: Iratiko mendi-mutilaren oroitzapenakDoinua: Munduaren ilunabarra1

Han genuen Amerika

bertze aldetik zirika;

Kontrabandoan irrika

zapelokerrak segika.

Hura urruna eta hau berriz

arriskutsu iritzita,

kontratistakin jarri genuen

herriko gazteek zita:

“Auñamendian zuhaitzak moztu,

gero zerra eta pika,

urtebetean, dirua egin

bero beroa patrika,

hemen ez denez Frantzialdean

hantxe duzue fabrika!”

2

Zinkuenta y uno dabila

udaberriaren bila

kantuz hasi da okila

laister dator apirila;

Maleta bete eta itxi dut

baserriko maratila

autobusean Orbaitzetara

gazte langile koadrila,

arduraduna gu konbentzitzen

izan genuen abila:

“Indar betean lanikan gabe

Gazte hemen zer habila!

Han behar dugu hire moduko

sasoiko mendi mutila!”.

3

Hemen dugu Orbaitzeta

Mendi artean gordeta

Bizkar gainean maleta

Ametsez ongi beteta;

elur artean, aitzur ta palaz

bidexkaren baten xerka

zubirik ez da, pinua botaz

gainditu dugu erreka

muga aldean guardiazibilek

galdegin dute karneta

egia erranda ez dute jarri

horretan bere arreta

nagusi jaunak azpiko diruz

hornituak ditu-eta.

4

Inguru dena arbola

eta haize zirimola

Iltzatuz hiru ohola

Osatu dugu etxola;

Aldi bateko hauxe da gure

kabia edo kaiola.

umela eta hezetasuna

lau aldetik dariola

ardo eta saldaz saiatu arren

ez da berotzen odola

gorputz barneko hozkirriari

buelta ezin eman inola

lehendik ere zailduak gaude,

ez zaigu aunitz axola.

Cuadro de texto: Iratiko mendi-mutilaren oroitzapenak5

Enkargatuak: “Arriba!”,

oihuka fuerte ari da

ilargiaren dizdira

goizaldeko lauak dira;

Ogi koxkorraz, gosaldu eta

bertzerikan gabe tira!

gazta muttur bat bere ondoan

izanen balu sikira!

Lan tresnak hartu eta bagoaz

ilunpe hortan mendira

irudipena: zain ditudala

arbolak neri begira

baina etxean utzia daukat

haienganako gupida.

6

Indarrez bortizki jota

zuhaitza lurrera bota

idiari lotu soka

eraman karrakiloka;

Mendian hori izaten dugu

eguneroko borroka

zerra, aizkora eta arpana

enborrarekin mokoka

amiltzen hasten denean berriz

ihes eginez saltoka

hainen lanbide gogorra nola

bekaizkeriz ez gorrota

baina gaitzerdi sakela behinpin

bete betea dago-ta.

7

Otordurako rantxua

Nahi adina garbantzua

Ondotik ardi antzua

Gixadoan, saldatzua;

Egunez egun izaten dugu

beti jaki berdintsua

nola ez dugu izanen bada

ia astero enpatxua

Horrelakotan sagarra ere

izaten da kapritxua,

halere ez dut inoiz somatzen

gosearen mehatsua

tripa asea, baina gogoan

amaren jaki goxua.

8

Hor Mendibe, Irati han

pinudian, hariztian

aipatu dut arestian

soldataren aitzakian;

baina atzendu ez dut eginen

nere bizitza guztian

bazkalondoan gertatu zena

abuztuaren zazpian

pinua eroriz nola joan zen

aizkoran azken kolpian

Begibeltzeko Juanito motza

harrapatuta azpian,

hil ondorengo mendekuaren

hondarreko autsikian.

Cuadro de texto: Iratiko mendi-mutilaren oroitzapenak

9

Nere animo apala

indargabetuz doala

Jaungoikoaren magala

berak ezagut dezala;

Mendi mutilen lerro luzeak

zerraldoa daramala

negar malko bat eskapatzea

ez al da gauza normala?

Baina ezpainak gogor estutuz

eusteko eginahala

Otoitz artean, galdera hauxe

burura etorri zaidala:

Aski ote da lan honen truke

jasotzen dugun jornala?

10

Lurpean utziz laguna

berriz ere lan jarduna

egunerokotasuna

egiten zaigu astuna;

Ilun denean lanean hasi

lana uztean iluna

Udazkenean laburtuz doa

gutti guttika eguna

atzo joan zen, gaur da jadanik

abudo biharamuna

Urte erdiko neke bortitza

Gainean daramaguna

eta itzulera oraindik ere

ikusten da hain urruna!

11

Egutegiko orriak

Abendura ekarriak

Hor dira Eguberriak

itzultzeko egarriak;

berriro bueltan ekarri gaitu,

onartu gaitu herriak

xoxa freskoaz hornitu dugu

jan-edariz eztarriak

denak oihuka, denak kantuan

bozkariozko irriak

baina ez ahazteko Pirinioko

gertaera mingarriak

Juanito motzan andreak ditu

begiak gorri-gorriak.

12

Neguko zeru gorrixta,

trumoia eta tximista,

haize ufaden errista

elurrez zuri mendixka;

Etxe txokoko supazterretik

irriz egin diet hista,

baina munduan nork ez du inoiz

lasaitasuna arriska

jakinda ere, suertatzen dela

ezpondatikan irrista

bizitza hobe baten gogoak

utzi ezinik erdizka

udaberria hurbil dugunez

berriz Iratira bista.